Ogasun Ministerioaren Kronika Grafikoa (1852 - 2007)
Kapitulu: "Gerra zibila" (HTML testu lehenetsia)
Irudia: Ekonomia eta Ogasun Ministerioko sotoko eskaileretan gora kameraz egindako ibilbidea.
Narratzailea: 1936an gauzak aldatzen hasi ziren, nire sotoak soldatuz betetzen hasi zirenean. Gerra Zibila hasi zen, eta Jose Miaja Jeneralak Defentsa-batzordea sortu zuen, eta ni Kuartel Nagusia eta egoitza ofiziala izan nintzen.
Irudia: Ministerioko sotoetan ateratako soldaduen argazkia.
Irudia: José Miajaren argazkia. Uniforme militarra du eta Ogasun Ministerioko bulego ofizialeko besaulkian eserita dago.
Narratzailea: Ogasunaren funtzioa eten egin zen guztiz, paper-sortak pasilloetan hondatzen ziren, lur azpiko artxibategiak operazioek egiteko gelak eta zentroak ziren. Tabako eta metal nahasketa bat zegoen sotoetan, bizitzak azkar zihoan aurrera, isil eta aurpegi ilunekin...
Irudia: Ministerioko sotoko pasilloetan zehar kameraz egindako ibilbidea.
Soinua: Bonben, tiroen, eta abarren gerra-zarata.
Irudia: Ministerioko sotoetan ateratarako soldaduen eta zibilen argazkia.
Irudia: Ministerioko sotoetan soldaduei ateratako argazkia. Haien aurpegian gogorik eza sumatzen da eta batzuk burua makurtuta dute.
Irudia: Alcala kalearen hasierako antzinako argazkia, Eguzkiaren Atetik hartua. Kalean jende asko dago eta erdigunean autoak eta tranbiak ikus daitezke.
Narratzailea: Carlos III.a aretoa, lehen ekitaldi ofizialak, kondekorazioak, jostailuak jasotzeko eta ezkontzak egiteko lekua zena, propaganda egiteko leku bihurtu zen. Miajak berak, atzerriko tropek Gerra Zibilean parte hartu zutela egiaztatzeko, prentsaurreko bat eman zuen atzerriko korrespontsalen aurrean. Bertan, Guadalajarako batailan atxilotutako preso italiarrak zeuden.
Irudia: Militarrez, zibilez eta kazetariz beteriko Carlos III.a gelaren argazkia. Asko zutunik daude idazten eta hitz egiten dauden kideei begira.
Irudia: Jose Miajaren argazkia. Prentsaurrekoa burutzen ari den mahairen ondoan dago.
Irudia: Prentsaurrekoan egondako soldadu italiarren argazkia.
Irudia: Jesus Hernandez Tomasen, Heziketa Publikoko eta Arte Ederretako ministroaren, argazkia. Prentsaurrekoan hitz egiten ari da. Zutik dago mahaiaren ondoan eta beso bat mugitzen da. Miaja bere eskuinean dago jesarrita.
Narratzailea: Madrilek jasandako setioa konstantea izan zen. Madrileko Defentsarako Kuartela nintzenez, helburuetako bat nintzen.
Irudia: Madrilen airetik hartutako argazkia. Eguzkiaren Atea, Cibeles plaza eta Neptuno plaza berde koloreko maskaraz nabarmentzen dira.
Narratzailea: Hau naiz ni.
Irudia: Argazki berberean, Ministerioa maskara gorriz eta lerro eteneko zirkulu batez nabarmentzen da.
Narratzailea: Hegazkinek Telefonikaren eraikina hartzen zuten erreferentzi gisa niri bonbardatzeko eta bat-batean.
Irudia: Argazki berberean, Telefonica maskara gorriz eta lerro eteneko zirkulu batez nabarmentzen da. Ondoren, lerro eten eta hori bat trazatzen da Telefonica eta Ministerioa lotuz.
Soinua: Obusa erortzean sortzen den zarata.
Irudia: Argazki berberean, seinale guztiak desagertu dira eta irudiak aurrera egiten du obus baten erorketa simulatuz.
Narratzailea: Bonbak uste baino gertuago erori ziren... Torrecillako Markesaren Jauregia erabat suntsitu zuten. Bere aurrealde barrokoa bereziki babestu zen gerra amaitu ondoren.
Irudia: Eguzkiaren Ateko 24 zenbakiaren etxebizitzen eta denden aurrean, Company izeneko farmaziaren ondoan dagoen metroko tunelaren gangan irekitako zuloaren argazkia.
Irudia: Bonbardaketek suntsitutako Torrecillako markesaren jauregiaren argazkia.
Irudia: Torrecillako markesaren jauregiaren aurrealde barrokoaren argazkia. Leihoetan zehar, bonbardaketak sortutako hondakinak ikusten dira.
Narratzailea: Bonbek San Fernandoko Arte Ederretako Akademia eta Telefonikaren eraikina ere suntsitu zituzten.
Irudia: Telefonicako eraikinaren argazkia. Aurrealdean zuloak eta metraila inpaktuak ikusten dira.
Narratzailea: 1937an Azana Presidentea, gobernuko beste kide batzuekin, bisita egin zigun. Miajak otordu bat eskaini zion sotoetan. Autonomia-erkidegoetako banderak zeuden, gau-ekitaldi atsegin horren burua izanez. Batzuetan, lagunen arteko afaria edo ezkontza ematen zuen, bonben zaratak barre algarei, kantikaei utzi baitzien lekua...
Irudia: Ministerioko sotoko pasilloetan zehar kameraz egindako ibilbidea.
Irudia: Miajaren eta Azañaren argazkia, Ministerioko sotoetan egindako banketean.
Irudia: Ministerioko sotoan egindako banketearen argazkia. Mahaia oso luzea da eta mahaikide guztiak eserita daude. Zutabeetan autonomia-erkidegoetako banderak daude.
Irudia: Banketearen luzetara hartutako argazkia. Erdian mahaia dago eta alboetara soldaduak eta zibilak.
Narratzailea: Baina oso gutxi iraun zuen. Bi urte beranduago, 1939ko Martxoaren 5eko gauean, Defentsarako Kontseilu Nazionala sortu zen sotoetan, Errepublikaren azken organoa, gerrari amaiera emateko asmoz.
Irudia: Cibeles plazaren argazkia gerra garaian. Cibeleseko estatua galtzada-harriz, hareaz eta lur-zakuez egindako bonbardaketen kontrako karel batez estalita dago.
Irudia: Azañaren argazkia. Ministerioko sotoko pasilloak zeharkatzen ari da. Beroki iluna du jantzita eta eskuan txapela du.
Narratzailea: Hau guztia irratiaren bidez zabaldu zen. Hitzaldia egiteko arduradunak Casado, Cipriano Mera eta Julián Besteiro izan zien. Oraindik hitzaldi hura oroitzen dut...
Irudia: Ministerioko pasilloetan zehar kameraz egindako ibilbidea.
Irudia: Casadok, Cipriano Merak eta Julian Besteirok emandako hitzaldian ateratako argazkia. Ministerioaren sotoan daude eta argi gutxi dago. Flexo batek eserita dauden mahaia argitzen du.
Besteiro: Herritar espainiarrak... Isilaldi tamalgarri eta luze baten ondoren, Madrileko mikrofono batetik zuzenduko natzaizue.
Irudia: Miaja jeneralaren argazkia. Ogasun Ministerioko sotoetan Espainiako misio anglikanoaren ordezkariak hartu ditu.
Irudia: Ministerioko sotoko pasillo batean zehar kameraz egindako ibilbidea.
Besteiro: Ebroko batailaren ondoren, armada nazionalistak Katalunia osoa hartu du eta Gobernu errepublikarra Frantziako lurraldeetan ibili da noraezean.
Irudia: Besteiroren argazkia. Mahai batean dago hitzaldi bat ematen. Inguruko jendea zutik dago eta aurpegi ilunak dituzte.
Irudia: Ministerioko sotoetan egindako Ogasun Ministerioaren kronika grafikoaren erakusketaren gerra zibilari buruzko argibide-taulen eta argazkien bistak.
Besteiro: Nik Espainia guztietako olatu-horma honetatik hitz egiten dizuet, Denok galdu dugun poeta hilezkorrak esan zuen bezala. Zuei zuzentzen naiz galtzen denean bakoitzak duena Erakutsi behar delako. Galdu egin daiteke, baina zintzotasuna eta duintasuna mantenduz. Mota honetako garaipen batek besteak etsitzearen eta egindako irainen bidez lortutako garaipenak baino mila aldiz gehiago balio du.
Irudia: Besteiroren argazkia. Hitzaldia eserita ematen dago.
Irudia: Miaja jeneralaren argazkia. Militarrez jantzita dago Ministerioko bulego batean. Bere atzean egurrezko liburutegi mardula dago.
Irudia: Fernando Rodríguez Miajari, Miaja jeneralaren laguntzaileari, Erlojuaren patio izenaz ezaguna den Ministerioko patio nagusian ateratako argazkia.
Irudia: Administrazio, zerbitzu eta telefonia pertsonalaren taldeko argazkia. Hauek gela pribatuak eta Ogasun Ministerioko sotoetan zegoen Miaja jeneralaren bulegoa zaintzen zuten.
Narratzailea: Egun batzuk beranduago, nazionalek Madril hartu eta Gerra amaitu zen.
-- Kapituluaren amaiera --